#4. ALTUERA ARALARKO SAN MIGELEN


Sakanan, hego haizearekin hegan egiteko aukera nagusietako bat da Aralarko San Migel. “Hegaldirik ez izerdirik gabe” esanari jarraituz, Uharte Arakil herritik abiatzen den oinezko igoera ederrak (800mt positibo San Migelera) asebeteko du  mendizale hegalaria.
Aralarko San Migelen egin ditudan hegaldietatik, altuera gehien hartu dudan eguna izan zen honako hau. Termika eta hego haize indartsuek 2500 metrotara igo ninduten. Bada 3000metroak ere gainditu izan dituenak. Hona hemen hegaldiaren iruditxo batzuk:



                                                                                           Argazkia internetetik
Garaiera hauetan gabiltzala, galdera hau egiten diot neure buruari. Ze altueratan pasatzen dira hemen ingurutik Loiun edo Hondarribian lur hartu behar duten hegazkinak??? 
Kezka hori aitzaki hartuta, aire eremuen erregulazioen inguruan sakondu nahi duenarentzako bi link uzten ditut.  Motorrik gabeko hegaldien erregulazioaren gaia ulertzea ez da  oso erraza, besteak beste, dokumentazioa nahiko sakabanaturik dagoelako.

-Vuelo_libre (Gaztelaniaz)
-Aire eremuak EARTH (fitxeroa deskargatzeko) 

San Migeleko hegaldia azteruz, ondorio hauetara iritsi naiz:
Sakanako aire eremu hau bi erregulazio areak barneratzen dute.
Bata Hondarribiko aireportuko CTA Tetxua=FL85=8500FT=2590mt
Bigarrena Bilboko airportuko TMA  Tetxua=FL145=14500FT=4419mt
 Nik ateratzen dudan ondorioa da, gehienez 2590mt.tara igo nintekeela hegaldi honetan, segurtasun jarraibideei kasu eginez.

Aire eremua (Hondarribi)

Aire eremua (Hondarribi + Loiu)

Aire eremuak (Osoa)










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina